Hegoaldeko Gales

Hegoaldeko Gales
Motaeskualde geografiko eta statistical territorial entity (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak51°42′N 3°24′W / 51.7°N 3.4°W / 51.7; -3.4
Honen parte daGales
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Gales

Hegoaldeko Gales (galesez: De Cymru; ingelesez: South Wales) Galesko hegoaldeko eskualde edo eremua da. Ekialdean Ingalaterrarekin mugatzen du, hegoaldean Bristolgo kanalarekin, ipar eta mendebaldean Erdialdeko Gales eta Mendebaldeko Galesekin.

Galesko nahiz Erresuma Batuko hego-mendebaldeko eremu populatuena da, 2,2 milioi biztanleen bizilekua. Galesko biztanleri osoaren 3/4 bertan bizi dira, batez ere Cardiff hiriburuan (350.000 biztanle inguru), bai eta Swansea (240.000 biztanle) eta Newport (150.000 biztanle) hirietan ere.

Brecon Beacons Parke Nazionalak Hegoaldeko Galesko azaleraren herena barne hartzen du, tartean Pen y Fan mendia, Snowdoniatik hegoaldera dagoen Galesko gailurrik garaiena dena.

Berez, eremu historikoa da, gaur egun ez dago ongi zehaztua, historikoki Glamorgan eta Monmouthshire konderri historikoak barne hartzen zituen, batzutan mendebalderago dauden Carmarthenshire eta Pembrokeshire ere bere barnean zeudela ere jotzen zen. Jada Brecon Beacons eta Black Mountains mendietatik iparraldera dauden lurraldeak Erdialdeko Gales eskualdearen barnean daudela onartu ohi da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne